Murgildu zaitez erleen eta erlezaintzaren mundu zoragarrian hainbat bizipenei esker: erlezainen lana, eztiaren ateratzea, erlezaintza eta osasuna, erlezaintza eta bibrazioa. Hori guzti hori gure produktuen salmenta eta dastatzeak lagunduta.
Eztitsu erle eta erlezaintzari buruzko interpretazio gunea da, erleen mundua era holistiko batez ulertzen duena. Horregatik bizipen eta esperientzia desberdinak eskeintzen ditugu: bisita gidatuak, kinesiologia, yoga eta soinua, gure produktuen dastatzea. Esperientzia guztiak "Eztitsu" menu bereziarekin laguntzen ahal dituzu aldez aurretik erreserba eginda.
Dendan, besteak beste, guk ekoiztutako Anderaz eztia aurki dezakezu, bai eta beste ekoizle batzuena ere. Eztia daraman "Eztitsu" garagardoa, argizaria, ukenduak eta abar.