Erreserba ezazu zure esperientzia Eztitsu!!!

Taldeentzako txangoa

Lorka herriaren inguruko ibilaldia dugu hau geltoki batzuk dituena eztitsu erletokira heldu arte, erle eta erlezaintzaren inguruko bitxikeri eta lanak ikusiko dira txangoan zehar eta bueltan eztia ateratzeko prozesua azalduko da. 6€/pax.


Larunbat eta igandeetan goizeko 10etatik 12:30ak arte. Ordua hartuta.

Taldeentzako bisita gidatua 

Bertan azalpenak emanen dira erleen bizitza eta eralezaintzaren inguruan, erakutsiz non bizi diren, zein den haien antolaketa, nola ateratzen den eztia, argizaria eta abar. Eztiaren prozesu guztia erleek egiten dutenetik zure ahoan bukatu arte. 4€/pax.


Kontsulta ezazu eguna eta ordua.

Eztitsu menua

Entsalada Eztitsu ezti gatzozpintzearekin, Ogi Txigortu bereziak (aukeran, Urdaiazpikoarekin, tomate eta urdaiazpiko, Hummus, guakamole...), postrea, Eztitsu garagardo eztiarekin edo zukua. 12€/pax. 

Gehienez 12 pertsona. Erreserba hartua.

Transhumantzia magikoa

Parte hartzaileek transhumantziaren prozesua bizitzeko aukera izanen dute, erlauntzak erlategi batetik bestera eramatea. Gehienez lau pertsonentzako esperientzia.

Transhumantzia + Afaria 20€/pax.
 

Erlezaintza, kinesiología, landareak eta ongizatea

Pertsona batentzako saioa da. Test kinesiologiko eta muskuluen tonuaren bidez mundu bibrazional erakargarria aurkitu ahal izanen dugu. Behin gorputzean dagoen blokeoa aurkituta, aztertuko da maila fisiko, kimiko, emozional edo energetikoan dagoen. Test kinesiologikoaren bitartez lortutako informazio horrekin eta produktu naturalak erabilita ( eztia, lore-hautsa, propolia eta landareak besteak beste), oreka berreskuratzen saiatuko da. 45min.  25 €









YOGA ETA SOINUA

Soinu masajea.
Bertan sentitzen ahal da ze nolako eragin lasaigarri eta sendatzailea duten hainbat musika tresnek. Nepaletik ekarritako zazpi metaletako kaiku kantari, krotalo eta Gong-ak, dambor xamanikoa, txirula amerikarra, kigonki, harmonioa, ahotsa eta kitarra eta hainbat mantra eta abestien intonazioa erabiltzen da saio hauetan. 

  • Banako saioa 45 min. 35 €
  • Taldeka (gutxienez  4 pertsona): 10 €/perts.
  • Taldeentzat: Soinu saioa+ Eztitsu Menua 20 €/perts.

Kontsulta ezazu data eta egin ezazu zure erreserba!

Yoga eta soinua.
Gorputza, arnasketa eta burua lantzen duen aspaldiko praktika dugu yoga, geure mugimendu eta pentsaeraz konzientzia hartzeko, erlaxatzeko, geure burua zaintzeko. Azken finean geure barruko egiarekin bat egiteko.  
Joanen gara datak eta informazioa argitaratzen.
Solastu gurekin saioren bat antolatu nahi baduze, gutxienez 4 pertsona. 

  • yoga saioa 75 min.  12€/perts.

  • yoga saioa + soinu saioa ordu 1,30 min. 15 €/perts.

  • yoga saioa + soinu saioa + Eztitsu menua   25€/perts.

Created with Mozello - the world's easiest to use website builder.

 .